XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euzko abendaren elez Donokia lurrean (ASELE JAUNGOYA) 1848-1918 ELORRIO'TARRENTZAT Txiroak dabizan leku gustietatik Jaungoikoa eurakaz batera dabillela egi aundi-aundi bat da.

Bada, ¿nok ukatu leist Kisto'ren lagun eta adizkide onenetaikoak txiroak eztirala?.

Eskier eurai eskar edo mesede dagion notiñak, bai jan-edana, emonaz, edo aterpe bat damotsen sendiak, egun luze ta zoruntsuak beti igaro izan dauz emen ludian bixi ixan dan artean, Jaungoikoa'ren saria eztalako zimeltzen, ezta txikituten be.

Illunabarrean otzagaz dardar Elorrio'ko txadonpean egunik geyena igarota gero, kalea gora joyan gizon txiki bixartsu bat, bizkarrean zer-jan andi bako zorrotzoagaz eta soñeko zar urratuekaz, emen inguruan Polit-Polita deitzen yakon agure txiro-txiroa, ondo gogaitsu ta ixillik.

Otsalia'ren 14'garrena zan.

Lotsa zan gixajo errukarria aurreko eguneko etxera lo eiten juaten.

Biotz onekoa zan lez, lotsa ixan biar egun bitan erritik urtenge leku batera etzaten juaten.

Bere artean iñoala berriz: Ezin aterpetu ardandegi baten gaurko gabaz, ez jan-edateagaitik, gabaz iñori enbarazurik ez emotearren baño.

Eztot txindi apurrik, ez artaburu batzuk gau ixugarriaren zortxoa ordaintzeko.

¿Zer egin etxez-at? ¿Zer jazoko ete yakon gixajo errukarriari? Ate bat etzan zabalik kale gustian.

¡Elorrio'tarrak! beti-beti, ordurarte beintzat, biotz onekoak ixanik, ¿eztakusabe txiro bat indarge dardar nori joko ateak?.

Uste eban baño beranduago zan urtean, bada damutu yakon iru bidar bai gure anai maite oni.

Emen inguruan atean-atean emaitza artu ezarren otoitz beti eingo eban txiroak oin etzan ezeren jabe, kalearen erdian etzan biar zan gau zorrotz axetsu artan, urtendako lekura atzera juan gura ezpa'eban.

Baita eleizpera biurtu be ilgo ezpa'zan.

Estalpe atan jarri zan alako baten, eta oñetakoak aldatutia otu yakon.

Beste onako gau bat eztot igaro ixango orraiti ogeita bat urteokaz.

Ezautu ebanean luzaroko etzala emen lurrean, Jauna'ri bere arimia eskiñirik pozik egoan ainbesteren nekiak ordaintzeko.

Bañan, bear ba'da neure erruz emen iltia ¿ezta ixango egite ondo makala? Jauna, lagun zakidaz neure ordu garratz onetan.

Eta une atan gogoratu yakon joko eban etxean etzala geratuko eskar ugari barik.

Urten zan ba gure gixona Jaungoikoak argierazo eutsan burubide on onegaz; (...).

- Erdu arin barrura.

- Eroan nagixu naiñora! - Erdu bai, erdu sukaldera.

- Ai lenago etorri ba'nintz.

- Obeto eingo zendun, gixona, gaurko gabaz at egon barik.

Goiko argiz iñoz lez biotza inguraturik igarle bat lez, gure txiro maitia sukaldean sartu zaneko, esautsan onelan etxe-jaun ongilleari: - Jauna, au ba gero ordainduko dautso Goikoa'k.

Anei eskar, jauna.

Baña gauzatxo bat entzuixu; oin arte gautu nazan etxe geyenetan beti-beti ixan da arrigarrizko gauza onen bat.

- Ziñesten dot. Jaungoikoa onegia da luzaroko barik eskar ugariak gu lako beartsu batzuei emoteko.

¡Emoitzaren alatz arrigarria! Olantxe ixan be.

Etxe atan orduantxe jayo zan Berrio-Otxoa'tar Balendin ixenaz ugutzauko zan semetxo sendo bat.

¡Oi ze sari aundia emouskun Jaungoikoa'k bizkaitarroi! ¡Gerora Donoki'ko ateak zabalduko euskuzan sari betiko bat, oingandik emen lurrean donokia ixango gendun!.

Beste alako nekazarien etxe bat etzan ordutik eunkien amayerarte emen Bizkaya'n. ¡Zorioneko etxea!.

Jaungoikoa'k txiroari argierazoko egia ondo betatu zan; gastea zala gurasoei burukomin aundirik emonge bixi ixan zan Balendin geure erkidia.

Deuna zan gastarotik, baña jakiñik Qui sanctus est sanctificetur aduc, oindiokarren geyo ixan bear ebala, gotzaña zala gerora urrutietan ziñopea gogor-gogorra igaro gura eban beste luditar asko donokia'n sartu daitezan.

¡Aintza berari! ¡Baita Ixidor eta Monike'k egindako emoitzari, aintza! ¡Baita be aintza euzkotar ongilleai! GISASOLA'TAR KEPATXU. Areatza (Arratia).